Defentsa zuri-gorria baja da biharko CD Teneriferen aurkako partidarako, eskuin belaunean mina hartu ostean
Bibiane Schulzek min hartu du eskuin belaunean, 2024an aurreko lotailu gurutzatua hautsi ostean ebakuntza egin zioten belaun berdinean. Proba medikoak egin zaizkio artikulazio horren egoera baloratzeko eta baja izango da Athleticek bihar Tenerifen jokatuko duen F Ligako 16. jardunaldiko partidarako. Defentsa bilakaeraren zain geratzen da.