Ekain Azkuneren salmenta Racing Club de Ferrol taldera

Ekain Azkuneren salmenta Racing Club de Ferrol taldera

Aurrelaria SV Ried talde austriarrean utzita zegoen, eta Ferroleko klubean arituko da aurrerantzean

Athletic Clubek eta Racing Club de Ferrolek akordioa lortu dute Austriako SV Ried Bundesligako taldean utzita zegoen Ekain Azkune aurrelariaren salmentarako. Mugimenduak errendimenduagatiko bonus bat eta balizko salmentaren portzentaje bat barne hartzen ditu.

Ibaiganek zorte ona opa dio Azkuneri bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, bihotzez eskertzen dio erakundearen interesak defendatzeko erakutsi duen arduragatik.