
Gozatu Athletic Club - Eintracht Frankfurt partidaz (Youth League, Final-hamaseirenak)
Gozatu Athletic Club - Eintracht Frankfurt partidaz (Youth League, Final-hamaseirenak)
Jarraitu partida streaming bidez zure webgune ofizialean edo Athletic Play atalean
Athletic Clubek UEFA Youth Leagueko Final-hamaseirenak jokatuko ditu astearte honetan, 19:00etatik aurrera, Lezamako instalazioetan, Eintracht Frankfurt taldearen aurka.
Hartu zure doako sarrera (bazkidea, Club Athletic edo Gazte Abonoa bazara) edo erosi Athletic Clubeko sarreren webgunearen bidez.
Partida zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Athletic Cluben webgune ofizialean eta Club Athleticeko arlo pribatuko Athletic Play atalean.
Huraz gozatzeko, saioa hasi beharko da Klubaren kontu digitalarekin, Bazkide, Gazte Abonoa, Club Athletic edo Athleticzaleen profiletarako erabiltzen den kontu berarekin, erabiltzailea (NAN-a edo Bazkide kodea) eta pasahitza (gutxienez zortzi karakterekoa) sartuz.
Oraindik kontu digitalik ez dutenek doan sor dezakete Athleticzale txartela esteka honetan. Kontua sortu ondoren, partidaa ikusteko logeatu besterik ez duzu egin beharko.
Bittor Llopisek honako jokalari hauek deitu ditu bigarren partida honetarako: Simon García, Iker Pagazartundua, Iker Quintero, Mikel Urreztarazu, Telmo Zarandona, Beñat Larrea, Alex Carril, Oier Unamuno, Urko Lizeaga, Ander Ezpeleta, Egoitz Hernandez, Pablo Iturria, Iñigo Sainz de Leciñana, Xanti Oyharçabal, Adrian Perez, Unax Urzaiz, Danel Narbarte, Elijah Gift, Manasse Kiese eta Igor Oyono.
Honako hau izango da talde teknikoa: Bittor Llopis (lehen entrenatzailea), Adrian Esteve (bigarren entrenatzailea), Iban Urkiza (prestatzaile fisikoa), Jon Gaizka Alzugaray (atezainen prestatzailea) eta Gonzalo Alzueta (analista).
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Eintracht Frankfurt



