Saiatzeko jaio zinen

Saiatzeko jaio zinen

Atzoko eta gaurko jokalari zuri-gorriek, Jauregizarrek, Ane Azkonak, Iribarrek, De Marcosek, Muniainek, Julen Guerrerok, Iñaki Williamsek, Nico Williamsek, Irene Oguizak, Bibik, Unai Simonek, Laportek, Vivianek... Athleticen ezaugarrietako bat aldarrikatu dute: 128 urteko historian talde honek ez du inoiz amore eman

Klubak bideo batean batu ditu atzoko eta gaurko futbolari zuri-gorriak: Jauregizar, Ane Azkona, Iribar, De Marcos, Muniain, Julen Guerrero, Iñaki Williams, Nico Williams, Irene Oguiza, Bibi, Unai Simon, Laporte, Vivian... Guztiak dira 128 urteko historian zehar Athleticen bereizgarrietako baten ordezkari: akats gehiago edo gutxiagoarekin, talde honek ez du inoiz amore eman eta ez du inoiz egingo. 

Athletici 25 Kopa, 8 Liga, 3 Superkopa, Eva Duarte Kopa bat eta beti Lehen Mailan mantendu duen borroka-espiritu horren jatorrian ez dago hitzik, kluba honaino eraman duen bideari ekin dioten pertsonak baizik.

Bere erara, kirol-filosofia bakarrari leial, belaunaldien artean transmititu den mezu inplizitua, familia zurigorrian bizirik dirauena eta bideoaren gidoia islatzen duena, argia da: ez dago aitzakiarik, ez du axola zenbat aldiz erortzen zaren, behin eta berriz saiatzeko jaio zara, behar adina aldiz, hori baita zure esku dagoena eta zuk erabakitzen duzuna: saiatzea.

Jo ta ke irabazi arte. Unique in the world