
"Ez dut partida itxi bat espero, asko dago jokoan"
"Ez dut partida itxi bat espero, asko dago jokoan"
Ernesto Valverdek Realaren eta Athleticen arteko partida bizia iragarri du Anoetan, Kopako finalerdietako itzulikoan
"Derbi bat da. Giro aparta espero dut, eta ona da halakoa egotea. Irabazteko gogoa dute eta irabazteko gogoa dugu. Bat finalera pasako da eta beste bat kanpoan geratuko da. Asko dago jokoan eta guztiari aurre egiten jakin behar dugu". Ernesto Valverdek partida bizia iragarri du Realak eta Athleticek Anoetan jokatuko duten Kopako finalerdietako itzulerako partidan. Jokoan, titulurako neurketarako plaza bat, La Cartujan. Lehoiak, Donostian izango den hitzordu garrantzitsuaren aurrean: "Gure aldetik dena jarriko dugu irabazteko. Neurketa irauli nahi dugu, berdin dio partida luze edo labur batekin. Inoiz ez da jakiten nola joan daitezkeen norgehiagokak. Jokalariak berreskuratu ditugu, puntuak batu ditugu aste hauetan eta ondo gaude. Badakigu ez dela erraza, baina ez dago ezer erabakita, abantaila duten arren".
Zuri-gorriak emozioek balio handia hartuko duten gau baterako prestatzen ari dira. Saria, Sevillako finala: "Kanporaketa bat denez, ez dut partida itxi bat espero. Honelako egun esanguratsuetan garrantzitsua da gure bertsiorik onena bilatzea. Bi taldeok dugu final batera iristeko aukera. Gola sartzen ez badugu, ez dugu kanporaketa gaindituko, badakigu. Irabazteko asmoarekin egingo diogu aurre partidari".
Erlazionatutako partidak
Real Sociedad - Athletic Club


