Iñaki Williams 500 partida ofizialetara heldu da Athleticekin

Iñaki Williams 500 partida ofizialetara heldu da Athleticekin

Iribar, Rojo I, Etxeberria, Iraola, Susaeta, Muniain eta De Marcosen atzetik, aurrelaria zifra borobil honetara iritsi den Athleticeko zortzigarren jokalaria da

Iñaki Williamsek 500 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin Montilivin, Girona FC taldearen aurka, 2025/26 denboraldiko LaLigako 28. jardunaldian parte hartu eta gero. 31 urterekin, aurrelari zuri-gorria Klubarekin 500 partida ofizial edo gehiago jokatu dituzten beste zazpi jokalariko taldera batu da: Iribar, (614), De Marcos (573), Muniain (560), Rojo I (541), Etxeberria (514), Iraola (510) eta Susaeta (507).

Datorren igandean, martxoaren 22an, LaLigako Athletic Club-Real Betis partiden atarian, De Marcosek saria emango dio kapitainari, zuri-gorriaren 500 partiden omenez, iaz Laguardiakoak Muniainen eskutik jaso zuen garaikurra bezala, eta hau Markel Susaetaren aurretik, une horretan jarri baitzen tradizio hori. Athletic Cluben nortasun bakarra elikatzen duen futbolarien katearen beste adibide bat da. Horrela, Katedralak Iñaki Williamsi bere kirol balentriagatik eta gure erakundeari lotutako baloreak modu ezin hobean pertsonifikatzeagatik merezi duen txaloa eskaintzeko aukera izango du.

Iñaki Williamsek 2014an Athletic Clubeko lehen taldera jauzi egin zuenetik, jokalari eta pertsona bezala zer den erakutsi zuen. Duintasun handikoa jokalaria, fisiko ahaltsua eta pribilegiatua eta benetako lehoiaren izaera duena. LaLigan jarraian jokatutako norgehiagoken errekorra 251 partidatan ezartzeko gai izan zen, 2016ko apiriletik 2023ko urtarrilera bitartean Athleticek txapelketa erregularrean jokatu zituen hitzordu guztietan izan zelarik.

Athleticekin jokatu zuen lehen neurketa ofiziala 2014/15 denboraldiko abenduaren 6an izan zen, LaLigan, Cordoba CF-ren aurka, San Mamesen. Hamabi urte geroago, Iñaki Williams 500 partidako kopuru borobil honetara iritsi da, guztira 114 gol sartu dituelarik. Bere palmaresean 2023/24 denboraldiko Kopa titulua eta bi Superkopak (2015 eta 2021), Kopako bost azpitxapelketa eta Europako zortzi sailkapen ditu. Iñaki Williams, zalantzarik gabe, Klubaren historia modernoaren lemazainetako bat.

Iñaki Williamsek kamiseta zuri-gorria jantzita jokatutako partida ofizialak lehiaketa guztiak kontuan hartuta:

  • LaLigako 396
  • Champions Leagueko 3
  • Europa Leagueko 42
  • Kopako 52
  • Supercopako 6


Athletic Clubekin 500 neurketa ofizial edo gehiago jokatu dituzten zortzi futbolarien zerrenda:

  • Jose Angel Iribar: 614
  • Oscar De Marcos: 573
  • Iker Muniain: 560
  • Rojo I: 541
  • Joseba Etxeberria: 514
  • Andoni Iraola: 510
  • Markel Susaeta: 507
  • Iñaki Williams: 500*

*Oraindik Athletic Cluben jardunean dauden jokalariak.