
Lehen taldea |
Unai Simon eta Laporte, Espainiako selekzioaren deialdian
Unai Simon eta Laporte, Espainiako selekzioaren deialdian
Luis de la Fuentek Athleticeko atezaina eta atzelaria deitu ditu Espainiako selekzioak Serbia eta Egiptoren aurka jokatuko dituen hurrengo lagunarteko partidak jokatzeko
Unai Simon eta Aymeric Laporte Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira martxoaren amaieran Serbia eta Egiptoren aurkako lagunarteko partidak jokatzeko.
Athletic Clubeko jokalariek martxoaren 27ean 21:00etan, ostirala, Serbiaren kontra jokatuko dute lehen partida La Ceramica zelaian, eta bigarrenean hilaren 31an, asteartean, RCDE Stadiumean, Egiptoren aurka neurtuko dituzte indarrak (ordua konfirmatzeke).
Erlazionatutako jokalariak


