
Villarreal CF taldearen aurkako partidarako umeen sarreren zozketarik ez da egongo
Villarreal CF taldearen aurkako partidarako umeen sarreren zozketarik ez da egongo
Prozesuan izena eman duten bazkide guztiek eskatutako sarrerak erosi ahal izango dituzte, jasotako eskaerekin eskuragarri daudenak gainditzen ez direlako
apirilaren 12 (igandea) 21:00(e)tan egunean jokatuko den Athletic Club - Villarreal CF partidarako umeen sarrerak lortzeko bazkideen izen-emate kopuruak San Mameseko Hegoaldeko Goiko Harmailan eskuragarri dagoen sarrera kopurua gainditu ez duenez, guztiek eskatutako sarrerak jaso ahal izango dituzte.
Prozesuan izena eman duten bazkideek beren Bazkideen Txokoan eta posta elektronikoan prozesuaren emaitza kontsulta dezakete.
Saritutako bazkideek San Mameseko txarteldegiko leihatiletan sarrerak jaso eta ordaindu beharko dituzte ordutegi hauetan:
{{ventanaAperturaTaquillas}}
Sarrera horiek lortu dituzten bazkide guztiei partida horretarako barra-kodea baliogabetuko zaie.
Erosketa ezarritako epean egin ezean, erosketa horiek egiteko eskubidea galduko dute, eta horretarako, promozio honetako baldintzetan aurreikusitako zehapena aktibatuko da (hiru partidatan ezin izango da zerbitzu honetan izena eman, eta, berriz eginez gero, 365 egunez luzatuko litzateke zigorra): https://www.athletic-club.eus/txoko/servicios/entradas-ninos
- Umeen adina: 13 urte arte (barne) partida jokatzen den egunean.
- Behin izena emateko epea amaituta, eskaera ezeztaezina izango da.
- San Mamesera haurren sarrerarekin joaten den pertsonak 13 urte arte izan beharko ditu. 14 urte edo gehiago badituzu, Klubak ez dizu sarrera horrekin sartzen utziko. Klubeko langileek NANa edo Familia Liburua / Erregistro Zibil Bakarra aurkeztea eska dezakete egiaztapenak egiteko. Dokumentazioa aurkezten ez bada, zelairako sarbidea ukatuko da.
- Erreserba egiten duen bazkideak gutxienez 14 urte beteta izan behar ditu. Saritutako bazkideek PDF formatuan jasoko dituzte posta elektronikoaren bidez eskatutako haurren sarrerak (txartel bakoitzeko lau gehienez) eta beste bat bazkidearentzat berarentzat, bazkide txartela aurkeztuz.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Villarreal CF


