
Clara Pinedok 2030era arte berritu du bere kontratua
Clara Pinedok 2030era arte berritu du bere kontratua
Bilboko erdilariak lau denboraldiz luzatu du Athletic Clubekin duen lotura
Athletic Clubek eta Clara Pinedok akordioa lortu dute harrobiko jokalari zuri-gorriaren kontratua lau denboraldiz luzatzeko, 2030eko ekainaren 30era arte. Bilbotarra, 22 urtekoa, Munduko eta Europako txapeldun maila baxuagoetan, lehoien taldean proiekzio gehien duen jokalarietako bat da. Pinedok sinadura ekitaldia egin du San Mamesen, Jon Uriarte presidentearekin eta Xabi Arrieta Emakumezkoen taldeko kirol zuzendariarekin batera.
Horrela, harrobiko jokalariak Athleticekin duen konpromisoa sendotu du. Bizkerre FT taldetik etorri zen 2019/20 denboraldian. Gaztea izan arren, taldean ibilbide luzeena egin duen jokalarietako bat da, eta denboraldi honetan lehoi gisa jokatutako 100 partidako langa gainditu du (117). 2021eko ekainean debuta egin zuenetik, 21 gol pilatu ditu guztira, eta jokalari garrantzitsu bihurtu da aurrealdean. Denboraldi honetan ezin izan zuen Liga F-ko zortzigarren jardunaldira arte lehiatu, denboraldiaurreko azken partidan sorbaldako lesio bat sufritu baitzuen, eta ondorioz ebakuntza-gelatik igaro behar izan zuen, baina dagoeneko finkoa da Javi Lergaren hamaikakoan.
Clara oso pozik agertu da kontratua 2030era arte luzatzeagatik: "Athletic Clubekin kontratua berritzea izan da nire aukera bakarra. Kamiseta hau janztea txikitatik amestu dudan gauza oso berezia da".
Gainera, Pinedok nabarmendu duenez, "etxean nago, nire familiarengandik eta lagunengandik gertu, eta hori ere garrantzitsua da niretzat. Ehun partida baino gehiago jokatzeak harrotasunez betetzen nau, Klubak beti egin du nire aldeko apustua eta beste lau urtez lotura luzatzea eskertzeko modu bat da ".
Erlazionatutako jokalariak

