"Oso gogor aritu beharko gara hiru puntuak lortzeko"

"Oso gogor aritu beharko gara hiru puntuak lortzeko"

Ernesto Valverdek onartu du "oso pozik" dagoela Yeray, Maroan, Egiluz eta Nico Williams Getafe CF taldearen aurkako partidarako berreskuratu dituelako

Selekzioen geldialdiaren ondoren, Gatefe CF-k eta Athletic Clubek LaLigako lehiari berrekingo diote denboraldi amaieran Europako postu bat betetzeko zuzeneko lehian izango den partidan. Ernesto Valverderentzat neurketa nahasia izango da: "Beti bezala, norgehiagoka lehiatua izango da, banakako lehia handiarekin, oso adi egon beharko gara zentzu horretan. Lehen itzulian galdu egin genuen haien aurka. Etxetik kanpo irabazi behar dugu. Denboraldiko unerik onenetako batean daude. Sailkapenean berdinduta gaude eta bi taldeentzat garaipenak asko suposatzen du".

Jose Bordalasen talde urdinak bolada ezin hobean iritsiko da lehoien aurkako norgehiagoka honetara. Entrenatzaile zuri-gorriarentzat, honako hauek dira talde madrildarraren denboraldi honetako arrakastaren gakoak: "Getafe oso batera defendatzen duen taldea da, baina gero goian asko estutzen zaitu. Presio egiteko orduan espiritu handia duen aurkaria da, eta badakigu lehia handiko partida izango dela. Aldaratzeak eta erorikoak oso garrantzitsuak izango dira. Edozein talderentzat deserosoa da eta oso gogor aritu beharko gara hiru puntuak lortzeko".

Hala ere, selekzioen geldialdiak jokalari garrantzitsuak berreskuratzeko bidea ireki du. Deialdira itzuli dira Yeray, Maroan, Egiluz eta Nico Williams. Valverdek ezin izan du albisteak sorrarazi dion poztasuna ezkutatu: "Jokalari asko berreskuratu ditugu. Yeray, Maroan, Egiluz, Nico... Gorosabelek ezin izan du entrenamendua osatu, baina gainerakoan pozik gaude hainbeste denboraren ondoren jokalariak berreskuratzen joan garelako. Yerayri dagokionez, denok geunden irrikaz une hau iristeko. 10 hilabete luze izan dira, oso jokalari garrantzitsua da guretzat. 9 partida geratzen dira eta fisikoki oso aurkitzen da. Gainera, zelaiaren esfortzura eta distantzietara egokitu da, eta badakigu prest dagoela".