
"Asko dugu jokoan eta nabaritu egin behar da"
"Asko dugu jokoan eta nabaritu egin behar da"
Ernesto Valverdek badaki taldearen premia "hiru puntu edonola lortzea" dela
"Asko dugu jokoan eta nabaritu egin behar da. Ez ditugu lasai egoteko behar diren puntuak. Hiru puntu nola edo hala lortzea da presa. Partidei benetan heldu behar diegu", adierazi du Ernesto Valverdek Villarreal CF taldearen aurkako biharko partidaren atarikoan. Entrenatzaile zuri-gorriaren ustez, Marcelinoren taldea "aurkari gogorra eta zaila da, oso fidagarria delako, kontraerasoan aritzen den Europako talderik onenetakoa".
Denboraldiaren azken txanpari buruz galdetuta, Valverdek erantzun argia eman du: "Biharko partida baino ez dut buruan. Ez dut harago begiratzen. Hori da dagokiguna eta egin behar duguna. San Mamesen talde indartsua gara, eta gure jendearen bultzadarekin, hori nabaritu egin behar da".
Getafe CF taldearen aurka Madrilen izandako azken porrotaren ostean, taldea berpizteko aukera dago, eta entrenatzaileak hori badaki: "Galtzetik zatozenean, zeure burua berregiteko gogoa duzu. Bihar dugu aukera, hori baita gertuen duguna, eta horren bila joan behar dugu. Ez du zentzurik gainontzeko emaitzei begiratzeak, irabazteak bakarrik balio dizu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Villarreal CF


