
AC CAMPUS Uda: gozatu Lezamaz oporretan
AC CAMPUS Uda: gozatu Lezamaz oporretan
Ekainaren 22tik irailaren 4ra, hiru campus mota eta goizeko zein goiz‑arratsaldeko txandak
AC Campus udan itzuliko da, orain arteko ediziorik osatuenarekin. Ekainaren 22tik irailaren 4ra, AC Campusek bederatzi goizeko txanda eta lau goiz eta arratsaldeko txanda eskainiko ditu.
2008 eta 2019 artean jaiotako futbolariei zuzenduta, parte-hartzaileek hiru campus motaren artean aukeratu ahal izango dute —AC Campus, AC Campus Atezainak eta AC Campus Pro (errendimendu handikoa)—, Lezaman opor %100 zuri‑gorriak bizitzeko.
AC Campusek jantoki‑zerbitzua, arratsaldeetako jarduera osagarriak eta ongietorri‑pack bat barne hartzen ditu. Pack horrek honako hauek ditu: edizio bereziko bi kamiseta, gymsack motxila, praka motzak, galtzerdiak eta sudadera.
San Mames, Getxo, Leioa, Portugalete eta Barakaldotik abiatzen den autobus‑zerbitzuarekin, Lezama prest dago uda osoan zehar Athletic Cluben eskutik gozatu eta ikasteko gogoz beteriko ehunka futbolari jasotzeko.
Aprobetxatu apirilaren 27ra arteko hasierako eskaintza eta aurreztu 30 € izen‑ematean. Gainera, bi txanda edo gehiagotan izena emanez, %35erainoko deskontu gehigarria lortu ahal izango duzu.
AC CAMPUS
AC Campus futbolaz gozatzeko aukerarik egokiena da, giro ludiko eta hezitzaile batean. Lagunak egiteko, ondo pasatzeko eta ikasteko pentsatua, jokoa, entrenamendua eta Athleticen balioak uztartzen ditu, Lezaman bizitzeko esperientzia ahaztezina eskainiz.
Ordutegia: Goizez (9:00–14:00) | Goizez eta arratsaldez (+14:00–18:00)
Txandak: Goizez (9 txanda, ekainaren 22tik irailaren 4ra) | Goizez eta arratsaldez (4 txanda, ekainaren 22tik uztailaren 17ra)
Adinak: 2013 eta 2008 artean jaiotako futbolariak
Autobus zerbitzua: San Mames, Getxo, Leioa, Portugalete eta Barakaldo
IZENA-EMAN
AC CAMPUS PRO
AC Campuseko errendimendu handiko modalitatea, prestakuntza prozesuan urrats bat gehiago eman nahi duten futbolarientzat pentsatua.
Programak entrenamendu tekniko eta taktikoak, lan fisiko espezifikoa, zelaian zein gimnasioan egindako saioak eta teknologia aplikatua uztartzen ditu, txosten indibidualizatuak egiteko.
Ordutegia: 9:00–14:00
Txandak: 4 txanda (ekainaren 22tik uztailaren 17ra) eta txanda 1 (abuztuaren 31tik irailaren 4ra)
Adinak: 2013 eta 2008 artean jaiotako jokalariak
Autobus zerbitzua: San Mames, Getxo, Leioa, Portugalete eta Barakaldo
IZENA-EMAN
AC CAMPUS PORTEROS
Atezainentzat bereziki diseinatutako esperientzia, nazioarteko futboleko harrobirik esanguratsuenetako baten instalazioetan. 2017 eta 2008 artean jaiotako parte‑hartzaileei zuzendua.
Programak eguneroko saio espezifikoak, arreta indibidualizatua eta AC Campuseko gainerako jokalariekin egindako entrenamendu partekatuak barne hartzen ditu, ikasitakoa benetako joko‑egoeretan aplikatzeko.
Ordutegia: Goizez (9:00–14:00) | Goizez eta arratsaldez (14:00–18:00)
Txandak: Goizez (5 txanda, ekainaren 22tik uztailaren 17ra eta abuztuaren 31tik irailaren 4ra) | Goizez eta arratsaldez (4 txanda, ekainaren 22tik uztailaren 17ra)
Autobus zerbitzua: San Mames, Getxo, Leioa, Portugalete eta Barakaldo
IZENA-EMAN
