Bazkide konpromisario berriak izendatzeko prozesua zabalik dago (2026. urtea)

Bazkide konpromisario berriak izendatzeko prozesua zabalik dago (2026. urtea)

Klubak bazkide konpromisario berriak izendatzeko prozedura abian jarri du

Bazkide konpromisarioek bazkideen ahots aktiboa ordezkatzen dute Klubeko erabaki-organoetan, eta zuzenean parte hartzen dute haren orainerako eta etorkizunerako funtsezkoak diren aldeak zehazten eta baliozkotzen, kudeaketa ekonomikoa onartzetik erakundearen ildo estrategikoak bultzatzeraino.

Horregatik, Klubak prozesu honetan parte hartzera eta Athletic Cluben zerbitzura dagoen lidergo eraikitzailea gauzatzera gonbidatzen ditu bazkideak, parte-hartze demokratikoan, gardentasunean, gobernantza onean eta identitatean oinarritutako gure gizarte-eredua indartzen eta zaintzen zuzenean lagunduz.

Martxoaren 16an jakinarazi zen bezala, gaurtik aurrera, apirilaren 15etik, hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da, maiatzaren 16ra arte, egun hori barne. Aurkezpena aurrez aurre zein digitalean egin ahal izango da, prozesua irekitzeko iragarkian deskribatzen diren baldintzetan.

Bazkideek prozesuari buruzko informazio guztia kontsulta dezakete webgune ofizialeko Bazkideen Txokoaren bidez, "2026ko konpromisarioen hautaketa" atalean. Halaber, San Mameseko Bazkideen Arretarako Bulegoan aurrez aurreko kontsulta egiteko aukera dago.

Gogorarazten da 2021eko uztailaren 1ean izendatutako bazkide konpromisarioek 2026ko ekainaren 30ean amaituko dutela agintaldia, eta berrautaketara aurkeztu eta beste bost urtez luzatu ahal izango dutela izaera hori prozesu honen bidez. Era berean, abal-emaileek, aske geratzean, beste hautagai-zerrenda bat bermatu edo bere burua aurkeztu ahal izango dute, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, 2023ko, 2024ko eta 2025eko uztailaren 1ean izendatutako bazkide konpromisarioek 2028ko, 2029ko eta 2030eko ekainaren 30era arte iraungo dute, hurrenez hurren, eta, beraz, ez dute berritu behar prozesu honetan. Bai haiek, bai abal-emaileek, ezin izango dute parte hartu, salbu eta berariaz uko egiten badiote hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino lehen.