
Orain inoiz baino gehiago, denok San Mamesera: sarrerak 30 eurotan azken hiru partidetan
Orain inoiz baino gehiago, denok San Mamesera: sarrerak 30 eurotan azken hiru partidetan
Athletic Clubek eskaintza berezia jarri du martxan CA Osasuna, Valencia CF eta RC Celtaren aurkako neurketeta erabakigarrietarako: prezio murriztua Goi Ipar Harmailan eta Hego Harmaila osoan
Athletic Clubek bere arrakastaren gakoetako bat San Mameseko zaleen babes nekaezinean izan du beti. Denboraldiaren une erabakigarri honetan Katedraleko giroa are gehiago indartzeko helburuarekin, erakunde zuri-gorriak prezio murriztuko (30€) sarreren ekimen berezia abiarazi du, etxean jokatuko diren azken hiru partidetarako: CA Osasuna, Valencia CF eta RC Celtaren aurka.
CA Osasunaren aurkako sarrerak
Asteazken honetatik aurrera, Iparreko Goiko Harmailako eta Hego Harmaila osoko sarrera guztiak 30 euroko prezio bakarrean egongo dira salgai datorren astearten 19:00etan jokatuko den CA Osasunaren aurkako partidarako (J33).
Bazkideek eta Club Athleticeko kideek bi eguneko lehentasunezko epea izango dute prezio berezi honetan sarrerak erosteko, ostiraleko 16:00ak arte. Epe horretan, gehienez bi sarrera erosi ahal izango dituzte prezio murriztuan, salmenta orokorra ireki aurretik.
BAZKIDEEN SARRERAK EROSI
CLUB ATHLETIC PREMIUM SARRERAK EROSI
Valencia CFren aurkako partidurako sarreren salmenta-datak (J35)
- Aurre-salmenta bazkide eta Club Athleticeko kideentzat: 2026/04/16, osteguna (10:30)
- Salmenta orokorra: 2026/04/20, astelehena (10:30)
RC Celtaren aurkako partidurako sarreren salmenta-datak (J37)
- Aurre-salmenta bazkide eta Club Athleticeko kideentzat: 2026/04/23, osteguna (10:30)
- Salmenta orokorra: 2026/04/27, astelehena (10:30)
ZUREKIN. SAN MAMESEN. LORTUKO DUGU.
DENON ARTEAN.
