Peñen Nazioarteko LII Kongresuaren atarian

Peñen Nazioarteko LII Kongresuaren atarian

Cervantes etorbideko "MarYand" taberna da Caceres zuri-gorriren erdigune nagusia

Antzinako "Las Sirenas", hiriko klasiko bat, Cacereseko hiriburuan biltzen diren Athleticeko zaleen topagunea da orain, euren taldearen partidak ikusi eta hitz egiteko. Peña Cacereña Lezamaren egoitza berria da, eta, pixkanaka-pixkanaka, horretarako txukuntzen ari da. Peña Cacereña buru-belarri dabil Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Kongresuaren azken xehetasunak fintzen. Bertan, maiatzaren zubian, anfitrioi lanak egitea eta antolakuntzaren ardura hartzea egokitu zaie.

Caceresera hurbilduko diren 500 peñakide ingururi laguntza ematea da antolakuntzaren beharretako bat. Manolo Perez buru duen lantaldeak webgune bat prestatu du ekitaldi guztiak jarraitu eta kontsultatzeko. Peña Cacereña Lezama - LII Congreso Internacional

Biltzarra maiatzaren 1ean hasiko da, parte-hartzaileei harrera eginez, Peñen Federazioaren batzar nagusia Athletic Clubekin egingo den lan-bilerarekin, eta, ondoren, inaugurazio-ekitaldi ofiziala egingo da Caceresko Udalean, erakunde guztietako ordezkariekin. Larunbatean, hilak 2, jai-giroa izango da nagusi Cacereseko kaleetan, paellada herrikoi batekin eta Andoni Goikoetxeari egingo zaion omenaldiarekin. Gala-afariak itxiko du hilaren 3an amaituko den hitzorduaren bezpera; egun horretan egingo dira amaiera-ekitaldia eta makila emango diote Lugoko Peña Ribadeori, 2027ko hitzordua prestatzeaz arduratuko baita.