
Jon Uriarte, Athletic Clubeko presidente izendatua
Jon Uriarte, Athletic Clubeko presidente izendatua
Hauteskunde-Batzordeak presidente eta Zuzendaritza-Batzordeko gainerako kide izateko aurkeztu den hautagaitza bakarra aldarrikatu du
Athletic Clubeko Hauteskunde-Batzordeak, apirilaren 18an, larunbata, Ibaigane Jauregian bilduta eta Estatutu Sozialen 72. artikuluan xedatutakoaren arabera eratuta, Jon Uriarte Uranga buru duen hautagaitza aldarrikatu du, erakundeko Presidentetzarako eta gainerako Zuzendaritza-Batzorderako.
Plataforma gaituan lortutako abalekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta Hauteskunde-Arautegiaren 18.etik 21.era bitarteko artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuta, Hauteskunde-Batzordeak baliozkotzat jo du aurkeztutako hautagaitza.
Estatutu Sozialetako 77. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, hautagaitza bakarra aurkeztu denez, bozketa egin beharrik gabe aldarrikatu da.
Hauteskunde-Batzordea honako hauek osatzen dute: Ainhoa Gutierrez batzordeburua; Monika Durango, Jon Lavin, Borja Urcelay eta Mikel Bengoetxea bokalak; eta Juan Ignacio Añibarro idazkaria. Halaber, 2026ko apirilaren 18a finkatu du karguaz jabetzeko data, Estatutu Sozialen hamabosgarren xedapen gehigarriaren arabera. Hau da emandako ediktua eta komunikatu ofiziala.
Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordea honela eratuko da:
- Presidentea: Jon Uriarte Uranga
- 1. Presidenteordea: Nerea Ortiz Olarra
- 2. Presidenteordea: Jon Ruigomez Matxin
- 3. Presidenteordea: Javier Mariano Landeta García
- Idazkaria: Jon Salinas Aguirre
- Idazkariordea: Xabier Álvarez Lombardia
- Diruzaina: Guillermo Ruiz Longarte
- Idazkariordea: Ibon Naberan Álvarez
- Bokalak:
Ignacio Urigüen Echeverria
Roque Echániz Urrutia
Laura Ruiz de Azua Esturo
Jose Urrutia Beristain
Goizalde Santamarina Cabrero
Asier Aurrekoetxea Etxebarria
Ana María Calvo Gaztañaga
Eduardo Saiz Lekue
Eneritz Alonso Urkijo
Juan Alcíbar Castellanos
Julen del Blanco Galarraga
Nerea Campo Saralegui
