
Uriartek Zuzendaritza-Batzorde berria aurkeztu du Ibaiganen
Uriartek Zuzendaritza-Batzorde berria aurkeztu du Ibaiganen
Joan den larunbatean, apirilaren 18an, presidentea izendatu ondoren, astelehen honetan aurkezpen ekitaldia egin da Klubaren egoitzan, Hauteskunde-Batzordeko kideak eta Zuzendaritzako hautetsiak bildu dituena


Joan den larunbatean, apirilaren 18an, Hauteskunde-Batzordeak Jon Uriarte izendatu zuen Athletic Clubeko presidente. Karguaz jabetu ostean, astelehen honetan ekitaldi instituzionala egin da Ibaiganen. Bertan, presidente berrautatuak, Hauteskunde-Batzordearekin batera, gainerako Zuzendaritza-Batzordeko hautetsiak aurkeztu ditu.
Hauteskunde-Batzordetik Ainhoa Gutierrez, presidentea, eta Monika Durango, Jon Lavin, Borja Urcelay eta Mikel Bengoetxea, bokalak, izan dira, Juan Ignacio Añibarro idazkariaz gain.
Bestalde, Laura Ruiz de Azua izan ezik (arrazoi profesionalengatik), Zuzendaritza-Batzorde berriaren kide guztiak izan dira: Jon Uriarte, presidentea, Nerea Ortiz Olarra, Jon Ruigomez eta Javier Landeta, presidenteordeak, Jon Salinas idazkaria, Xabier Alvarez idazkariordea, Guillermo Ruiz-Longarte diruzaina, Ibon Naberan idazkariordea, eta Ignacio Urigüen, Roque Echaniz, Laura Ruiz de Azua, Josetxu Urrutia, Goizalde Santamarina, kargudun berriekin batera (Javier Landetaz gain), Asier Aurrekoetxea, Ana Maria Calvo, Eduardo Saiz, Eneritz Alonso, Juan Alcibar, Julen del Blanco eta Nerea Campo.
Ainhoa Gutierrezen hitzaldia
Hauteskunde-Batzordeko presidente Ainhoa Gutierrezek hitz egin du lehenik eta behin, eta hauteskunde-prozesuan zehar Batzordean lagun izan dituen pertsonei eskerrak emateko hitz batzuk eskaini ditu.
Ondoren, presidentea eta gainerako Zuzendaritza-Batzordeko kideak zoriondu ditu berrautaketagatik, eta zorterik handiena opa die aldi berriari begira.
Jon Uriarteren hitzaldia
Presidenteak, bestalde, Hauteskunde-Batzordearen lana eskertu du, eta ongietorria eman die hautetsi berriei, azken lau urteetan egindako lana aitortzearekin batera.
Hala ere, Jon Uriartek etorkizunean eta Klubak aurrean dituen erronka garrantzitsuetan jarri du begirada.
Azkenik, Osasunaren aurkako astearte honetako partidak duen garrantzia gogoratu du eta athleticzaleei taldeari garaipena lortzen laguntzeko deia egin die.
“Osasuna oso aurkari zaila da, baina ziur nago maila emango dugula eta San Mamesek erantzun egingo duela, taldeak behar izan duen guztietan bezala”, esan du presidenteak.
