"Futbola dena da, dena futbola ez denean"

"Futbola dena da, dena futbola ez denean"

Athletic Club Fundazioak futbolak gizarte- eta kultura-tresna gisa duen boterea aldarrikatzen du, eta erdigunean jartzen ditu komunitate zuri-gorria osatzen duten pertsonak

Fundazioaren kanpaina berria helburu argi batekin sortu da: futbola kirola baino askoz gehiago dela gogoraraztea. Hizkuntza komuna da, topagunea, nortasun kolektiboaren sinboloa. Futbol profesionala balioen galerari buruzko kritikekin batera bizi den testuinguru batean, Athletic Clubeko Fundazioak beste futbol hori aldarrikatzen du: batzen duena, laguntzen duena, komunitatea sortzen duena. Kaleetan, auzoetan, pertsonengan taupaka dabilen futbola. Handia izateko argi distiratsuek liluratzen uzten ez duen futbola.
 


Johana Ruiz-Olabuenaga Athletic Clueko Gizarte Arloko zuzendariaren hitzetan, "kanpaina hau gauzak egiteko beste modu baten aldarrikapena da. Athletic bakarra da, eta bere Fundazioa ere bai, ekimen bakoitzean Klubaren balioak aplikatzen dituelako: hurbiltasunez, zapaltzen dugun lurra eta gure jendearekin dugun erantzukizuna bistatik galdu gabe. Fundazioaren mezua da futbola, ondo erabilita, gizarte-eraldaketarako tresna paregabea izan daitekeela, haren boterea zelaitik askoz harago iristen baita. Beste modu batera esanda, futbola dena ez delako".

EZAGUTU ATHLETIC CLUB FUNDAZIOA

Pertsonek kontatutako kontakizuna. Komunitatearen alde

Historia "athleticzale" komunitatearen aniztasuna eta indarra irudikatzen duten pertsona errealen bidez egituratzen da: mugikortasun murriztua duten gazteak, kultura-proiektuetako parte-hartzaileak, gizarte-bazterketako arriskuan dauden haurrak, zale anonimoak, adimen- desgaitasuna duten Athletic Clubeko Genuine taldeko kide diren pertsonak, lehen taldeetako futbolariak, hala nola Iñaki Williams edo Bibi Schulze, eta Klubeko figura historikoak, hala nola Jose Angel Iribar, "Txopo". Horiek guztiek ideia hau adierazten dute: futbolak igandearen emaitzatik harago doan boterea du.

"Unique in the World"-en zutabea

Athletic Cluben berezitasuna ez da bere kirol-filosofiagatik bakarrik azaltzen, baizik eta bere zaleak futbola konpromiso kolektibotzat hartzen duen moduagatik. Lotura horri balioa eman nahi diogu: bere burua bere jendearengan aitortzen duen klub bat, eta bere burua bere klubean aitortzen duen jendea.

 

Eskerrik asko

Begirada guztiei, lan honetan lagundu diguten pertsona guztiei: Eneritz, Samantha, Naia eta Isabella, Hegoi, Iker, Iñaki, Eneko, Iraide, Josu, horietako batzuk zarete. Lan hau ere zuena da.