
“Aukera hau aprobetxatu behar dugu etxetik kanpo irabazteko”
“Aukera hau aprobetxatu behar dugu etxetik kanpo irabazteko”
Valverdek, Atletico Madriden aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, “neurketa horietan gauzak falta izan zaizkigu” eta hori aldatu behar dugula azpimarratu du
Teknikari zuri-gorriak Lezamako prentsa aretoan hartu ditu komunikabideak, LaLigako 32. jardunaldian Athletic Clubek eta Atletico Madridek jokatuko duten neurketaren atarian. San Mamesen CA Osasunaren aurka hiru puntuak lortu ostean, Ernesto Valverdek helburu argi batekin ekingo dio biharko partidari: “Metropolitanon Athleticekin irabaztea gustatuko litzaidake. Egia da azkenaldian Atletico Madridek pauso handia eman duela maila lehiakorrean eta zaila egin zaigula han irabaztea, baina beti dugu aukera berri bat eta aprobetxatu nahi dugu”.
Aurkariari dagokionez, Athleticeko entrenatzaileak nabarmendu du “egiten ari duten denboraldiak meritu handia du, izandako egutegiarekin. Europako txapeldun izan daitekeen aurkari baten kontra arituko gara, baina badakit partida hau ondo prestatuko dutela ere. Etxean jokatzen dute eta ulertzen dut goi mailako aurkaria ikusiko dugula, beti bezala”.
Amaitzeko, honako hau azpimarratu nahi izan du: “Etxean sua izan bitartean, argi dago itzaltzea baino beste edozertan ez duzula pentsatzen. Gure asmoa, noski, partida bakoitza lehiatzea da, puntuak batzeko eta beste helburu batzuk izan ahal izateko. Baina gure lehen helburua, nondik gatozen kontuan hartuta, salbazioa ziurtatzea da, eta gero haratago begiratu".
Erlazionatutako partidak
Atlético de Madrid - Athletic Club


