Busturiako erdilaria baja izango da bihar Granada CF taldearen aurka Lezaman jokatuko duen partidarako giharretako lesio batengatik
Aste honetan alta jaso duten Patricia Zugastik eta Bibiane Schulzek ez bezala, Maite Zubietak giharretako lesioa izan du, eta horrek eragotzi egingo dio bihar, 12:00etatik aurrera, Granada CF taldearen aurka lehiatzea F Ligako hogeita seigarren jardunaldian.
Erdilariak lesio txiki bat du eskuin hankako bizeps femoralean. Bilakaeraren zain geratzen da.