
"Denboraldia ez da amaitu, oraindik asko dago jokoan"
"Denboraldia ez da amaitu, oraindik asko dago jokoan"
Riyadh Air Metropolitano zelaian izandako porrota deitoratu du Ernesto Valverdek, baina "denboraldia ez da galdutzat eman behar", azpimarratu du
"Denboraldia ez da amaitu. Taldeak azpitik ditugu eta partida bat irabazi behar dugu lehenbailehen", adierazi du Ernesto Valverdek Riyadh Air Metropolitanoko prentsa aretoan, Athleticek Atletico de Madrid taldearen aurka 3-2 galdu eta gero. Zuri-gorriek aurrea hartu dute lehen zatian, Paredesen burukadari esker, baina azkenean etxekoek garaipena lortu dute.
"Min ematen du, noski, baina gauza positiboak atera ditzakegu gaurko partidatik. Aurre egin diogu, baina ezin izan da. Joan den astean partida garrantzitsu bat irabazi genuen eta gehiago nahi genuen. Oraindik asko dago jokoan eta ez da denboraldia galdutzat eman behar", ohartarazi du entrenatzaile zuri-gorriak, egoerari buelta emateko aukera duela jakitun. Hain zuzen ere, une hori larunbat honetan bertan (18:30ean) izango da Deportivo Alavesen aurka Mendizorrotzan: "Oso partida garrantzitsua da guretzat".
Erlazionatutako partidak
Atlético de Madrid - Athletic Club


