Real Madrid, Gazteen Txapeldunen Kopako aurkaria

Real Madrid, Gazteen Txapeldunen Kopako aurkaria

Athletic Clubek final-laurdenetako partida jokatuko du talde madrildarraren aurka

Ohorezko Mailako Gazteak taldeak, Ligako titulua lortu ondoren, Real Madrid taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Txapeldunen Kopako final-laurdenetan. Adrian Estevek zuzentzen duen taldeak joaneko eta itzuliko kanporaketa jokatuko du talde Madrildarraren aurka: lehen neurketa maiatzaren 10ean (Ciudad Real Madrid-en instalazioetan) jokatuko da eta bigarrena maiatzaren 13an, Lezaman. 

Aipatzekoa da Kopako irabazlea zuzenean sartuko dela UEFA Youth League-ra. Txapelketa horretan, gainera, Txapeldunen Ligarako sailkatzen diren taldeetako gazte-talde guztiek parte hartzen dute.

Beti zaila den Ohorezko Mailako Gazteen bigarren taldea konkistatu ondoren, Txapeldunen Kopa hau esperientzia aberasgarria izango da taldea osatzen duten jokalari bakoitzaren banakako hobekuntza eta prestakuntzarako.

Txapelketa honetan Ohorezko Mailako zazpi multzoetako zazpi txapeldunek eta multzo guztietako bigarren onenak parte hartzen dute. Athletic Clubez gain, momentuz honako hauek dira sailkatu diren taldeak: RC Celta de Vigo (1. multzoa), Real Madrid (5. multzoa), UD Las Palmas (6. multzoa) eta Valencia CF (7. multzoa). 3. multzoko txapelduna (FC Barcelona edo RCD Espanyol) eta 4. multzoko onena (Granada CF edo Real Betis) erabakitzeko daude.

Egindako zozketaren ondoren, hauek izan dira kanporaketak:

  • Valencia CF - 4. multzoko txapelduna
  • Real Madrid - Athletic Club
  • 2. multzoko onena - 3. multzoko txapelduna
  • UD Las Palmas - Celta de Vigo