Athleticek omenaldia egingo die jokalarien amei Lezaman

Athleticek omenaldia egingo die jokalarien amei Lezaman

Familia argazkia aterako dute Deporren aurkako partidaren aurretik eta euren abizienekin jokatuko duten neurketa

Athletic Clubek ekintza berezi bat egingo du larunbat honetan Lezaman, Amaren Eguna dela eta. Joan den igandean lehoiek Palamosen jokatu zutenez eta ezin izan zutenez beraiekin ospatu, oraingoan omenaldi berezia egingo diete Lezaman. 

Deporren aurkako partida hasi aurretik, talde zuri-gorriko jokalari guztiek argazkia aterako dute euren amekin batera Lezamako zelaian.  Horrez gain, lehoiek amaren abizenekin jokatuko dute, euren bizitza pertsonal eta kirol ibilbidean izan duten garrantzia eta ezinbesteko babesa aitortzeko.

ATHLETIC CLUB - DEPORTIVO ABANCA PARTIDARAKO SARRERAK


Keinu sinboliko honen bidez, Klubak balioa eman nahi dio futbolari bakoitzaren atzean dagoen babesari, ahaleginari eta bidelaguntzari, futbolean lehen urratsak egiten dituztenetik elite mailara iritsi arte.

Hauek izango dira gure lehoiek partidan elastikoetan eramango dituzten abizenak:

1- Amado
13 - Romero
26 - Uribarri
2- Larrañaga
3- Marquinez
4- Solano
5 - Elía
6 - Martínez
7 - Amezaga
8 - Arambarri
10 - Osés
11 - Fuente
14 - Indakoetxea
15 - Castresana
16 - Díaz
17 - Gómez
18 - Ruiz
19 - Mendinueta
20 - Añorga
21 - Andueza
22 - Aguirre
23 - Mugueta
27 - Zaldivar
28 - Beloqui
29 - García
31 - Bolekia
32 - Nagore
33 - Loyo
34 - Casado