
"Hemen amaierararte borrokatu behar da"
"Hemen amaierararte borrokatu behar da"
Valenciaren aurka etxean galdu izana deitoratu du Ernesto Valverdek, baina "denboraldia oraindik ez dela amaitu" azpimarratu du
"Denboraldi zaila eta gogorra izaten ari da, baina oraindik ez da amaitu. Neurketak ditugu aurretik, jarraitu egin behar dugu", adierazi du Ernesto Valverdek prentsaurrekoan, Katedralean Valencia CF taldearen aurka 0-1 galdu eta gero.
Norgehiagokaren aurretik, entrenatzaile zuri-gorriak bere zaleen berotasuna jaso du Athleticeko entrenatzaile gisa lortutako 500 partidengatik: "Benetan eskertzen dut. Hunkigarria izan da. Arratsaldeko momenturik onena izan da. Lastima haiei garaipenik eman ez izana".
Bestalde, Valverdek azpimarratu duenez, "aurrera, atzera eta alde guztietara begiratu behar dugu. Liga oso arraro dago eta inork ez daki non bukatuko duen. Aurten aurkaria ez da asko behar izaten ari, eta gu asko behar izaten ari gara gola egiteko. Denboraldi honetako joera da".
"Benetan asko duzunean jokoan, nabaritu egiten da. Guk benetan asko izan behar dugu jokoan gauzak lortzeko. Asteazkenean beste aukera bat dugu. Hemen amaierara arte borrokatu behar da, Athleticek partidak irabaz ditzan", gaineratu du.
