"Geratzen diren partidak jendeak uste baino askoz ere garrantzitsuagoak dira"

"Geratzen diren partidak jendeak uste baino askoz ere garrantzitsuagoak dira"

Ernesto Valverdek Athleticek bihar RCD Espanyolen aurka hasiko duen LaLigako azken txanparen garrantzia azpimarratu du berriro ere

"Hiru partida hauek jendeak uste baino garrantzitsuagoak dira. Asko errepikatu behar dugu mezu hau. Arreta jarri behar dugu eta jakin bihar irabazi egin behar dugula gauzak egiteko aukerak izateko eta beheko partetik aldentzeko. Asko daukagu jokoan". Ernesto Valverdek kontzentrazio-mezua errepikatu du Athleticen LaLigaren amaieraren aurrean. Lehoiek garaipen bat behar dute Espanyolen aurka, oraindik dituzten helburu ezberdinen mesedetan: "Partidari garrantzia eman behar diogu, gorantz asko eman diezagukeelako eta mamuak kendu behar ditugu edozein konbinazio arraroaren inguruan".

Gogoratzen den txapelketa-finalik parekatuenetako baten aurrean gaude. Makina bat talde puntu gutxitan: "Berdintasun izugarria dago. Partida erabakigarriak dira, eta oso mentalizatuta egon behar dugu. Beste denboraldi batzuetan balio zuenak agian ez du balioko honetan. Edozer gerta daiteke. Espiritua duen eta beti garaipenetik gertu dagoen talde baten aurka jokatuko dugu. Azkar berregin behar dugu eta hiru puntuen bila joan".