
Gozatu Athletic Club - Real Madrid partidaz (Gazteen Mailako Txapeldunen Kopa, Final-laurdenak)
Gozatu Athletic Club - Real Madrid partidaz (Gazteen Mailako Txapeldunen Kopa, Final-laurdenak)
Eskuratu zure sarrera Lezaman partida ikusteko edo jarraitu zuzenean webgunearen bidez zure Athletic Club kontu digitalean sartuz
Athletic Clubek Gazteen Mailako Txapeldunen Kopako final-laurdenetako itzulikoa jokatuko du asteazken honetan, 17:00etatik aurrera, Lezamako instalazioetan, Real Madriden aurka. Adrian Esteveren mutilek, Ohorezko Mailako II. multzoko txapeldunek, 2-0 galdu egin zuten Valdebebasen jokatu zen joaneko partidan.
Neurketa Lezaman ikusi nahi baduzu, eskuratu zure sarrera doan (bazkide, Club Athletic edo Gazte Abonoa bazara) edo erosi Athletic Cluben sarreren webgunearen bidez.
ATHLETIC CLUB-REAL MADRID SARRERAK
Gainera, norgehiagoka streaming bidez erregistropean ikusteko aukera izango duzu. Athletic Playn sartu beharko zara eta zure kontu digitala (Bazkide, Gazte Abonoa, Club Athletic edo Athleticzalerako erabiltzen duzun bera) edo zure erabiltzaile-izena (NAN edo bazkide-kodea) eta pasahitza (8 karaktere, gutxienez) sartu beharko duzu.
Oraindik Athletic Cluben kontu digitalik ez baduzu, lortu orain zure doako Athleticzale txartela honako esteka honetan. Prozesuak minutu bat baino ez dizu beharko.
SORTU ZURE KONTUA NEURKETA IKUSTEKO
Athletic Club - Real Madrid partidarako deialdia 22 jokalarik osatzen dute:
Atezainak: Zugatz Gallastegui, Urko Sainz.
Defentsak: Aitor Leon, Pablo Martinez, Urko Liceaga, Mateo Garcia, Mikel Urrestarazu, Ilyas Arbaoui, Javier Regúlez.
Erdilariak: Pablo Iturria, Oihan Encinas, Iñigo Sainz de Eciñana, Xantiago Oyharçabal, Adrián Álvarez.
Aurrelariak: Danel Narvarte, Asier Torres, Christian Imga, Oier Cueva, Yan Cisse, Ismahel Saidani, Beñat Aramburu, Andres Camil.
Erlazionatutako partidak
Gazteak Ohorezko Maila - Real Madrid


