Museoen Nazioarteko Eguna Athletic Cluben

Museoen Nazioarteko Eguna Athletic Cluben

Astelehen honetan, maiatzaren 18a, AC Museoan doako sarrera egongo da historia zuri-gorria ezagutu nahi duen ororentzat

Astelehen honetan, maiatzaren 18a, Athletic Clubek Museoen Nazioarteko Eguna (DIM) ospatuko du eta horregatik, doako sarrera egongo da AC Museoan historia zuri-gorria ezagutu nahi duen edonorentzat.

Salbuespen gisa, museoa astelehenean irekiko da, ohiko ordutegiarekin, 10:00etatik 20:00etara. Zelaia barrutik ikusteko azken sarrera 19:00etan izango da.

Doan sartu ahal izango da edukiera bete arte. Bisitariak sartzen joango dira iritsieraren eta eskuragarritasunaren arabera. Ez dago sarrera online erreserbatzeko aukerarik.

Museorako azken sarrera 19:30ean izango da.