
Omenaldia Valverde eta Lekueri Celtaren aurkako partidaren hasieran
Omenaldia Valverde eta Lekueri Celtaren aurkako partidaren hasieran
Partida hasi baino lehen, athleticzaleek entrenatzaile gasteiztarrari eta jokalari deustuarrari agur esateko aukera izango dute
Klubak Ernesto Valverderi 500 partida zuzendu zituela-eta eskaini zion tifoaren ondoren, Txingurriri eskainiko zaion azkeneko omenaldia igande honetan izango da, Celtaren aurkako neurketaren hasieran. Iñigo Lekue ere omendua izango da, Athleticeko lehen taldean hamaika denboraldi jokatu ostean, joan den astelehenean One Club Man bat bezala erretiratuko zela jakinarazi eta gero.
Gauzak horrela, Valverdek bere Athleticen eman dituen hiru aroetan entrenatzaile gisa zuzendu dituen taldeetan parte hartu duten jokalari ohi eta talde teknikoko kide guztiak gonbidatu ditu Klubak norgehiagokara: 2003tik 2005era, 2013tik 2017ra eta, azken hau, 2022tik 2026ra.
Agurraren unerako, igandean San Mamesera joango diren pertsonei behar besteko aurrerapenarekin joateko eskatzen diegu (18:45erako), Athletic Clubeko legenda bizia den teknikari gasteiztarrari eta Deustuko hegaleko jokalari enblematikoari maitasuna eta esker ona adierazteko.
Belaunaldien arteko aintzatespen eta transmisio-ekitaldi bat, komunitate zuri-gorri osoaren eta bi protagonisten artekoa. Horien ondarea – bakoitzak bere erara – kirol-arrakastetan neurtzen da, baina, bereziki, konpromisoan, balioetan eta identitatean.
Izan zirelako gara, garelako izango gara. Ez dadila haria eten. Mila esker Txingurri, mila esker Lekue.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RC Celta


