Athletic Clubeko 2026/27 lehen ekipazio berria

Athletic Clubeko 2026/27 lehen ekipazio berria

Janzkera dagoeneko eskuragarri dago denda ofizialean, eta larunbat honetan estreinatuko dute lehoiek Real Madrilen aurka, Bernabeun

Athletic Clubek, Castoreren eskutik, 2026/27 denboraldirako lehen ekipazioa aurkeztu du: 'Gure Nortasuna'. Kamiseta berria eskuragarri dago jada Klubeko denda fisikoetan eta online dendetan.
 

EROSI LEHEN EKIPAZIOA 2026/27
 

Ekipazio berria larunbat honetan, maiatzaren 23an, estreinatuko da Real Madrilen aurka, Bernabeun jokatuko den LaLigako 38. jardunaldiko partidan.
 

 

Gure Nortasuna

Athletic Clubaren historia kontatzeko sortutako kamiseta da: belaunaldiz belaunaldi transmititutako ondarea, belar gainean defendatzen dutenek, harmailetatik sentitzen dutenek eta bizia ematen dion lurraldeak eraikia.

Horregatik, kamisetaren zazpi marretako bakoitzak Euskal Herriko zazpi probintzietako bat sinbolizatzen du, Klubaren funtsa osatzen duten komunitateak elkartuz. Marra bakoitzak istorio partekatua, sentimendu errotua eta iragana, oraina eta etorkizuna lotzen dituen pasioa irudikatzen ditu. Nortasun komun hori Euskal Herriko mapan eta bizkarraren goialdean agertuko den ikurrinean ere islatzen da.