AC CUP 2026rako sarrerak salgai!
Bizi ezazu Athletic Cluben oinarri-futboleko txapelketa ekainaren 2tik 14ra
Dagoeneko eskuragarri daude AC CUP 2026rako sarrerak, eta online eskuratu ahal izango dituzu esteka honen bidez.
Aurtengo berrikuntza gisa, txapelketa bi astetan banatuko da, kategorien arabera; beraz, sarrera erostean, gozatu nahi duzun astea aukeratu beharko duzu:
- 1. astea (ekainaren 2tik 7ra): benjamin-, kimu- eta haur-mailak.
- 2. astea (ekainaren 9tik 14ra): kadete- eta gazte-mailak.
Aukeratu zure esperientziari ondoen egokitzen zaion sarrera mota:
DENA BARNE HARTZEN DUEN ESKUMUTURREKOA (25€): aukeratzen duzun asteko une bakar bat ere ez galtzeko aukera emango dizun eskumuturrekoa, taldekako faseko partidak, San Mameseko inaugurazio-ekitaldia (lehen astea) eta Lezamako edo Katedraleko finalak barne.
EGUNEKO SARRERA – ASTELEHENA, ASTEARTEA, ASTEAZKENA, OSTEGUNA, OSTIRALA, LARUNBATA EDO IGANDEA (8€): txapelketako egoitza eta partida guztietarako sarrera zuk aukeratzen duzun egunean, zure mailari dagokion astearen barruan.
INAUGURAZIO-EKITALDIRAKO SARRERA (18€): gozatu AC CUP 2026ko inaugurazio-festaz San Mamesen ekainaren 5ean, ostirala, 20:00etatik aurrera.
Athletic Clubeko bazkide eta kide guztiek deskontu berezia dute sarreran txapelketa barrutik bizitzeko.
470 talde eta 6.300 futbolari baino gehiagok eman dute izena, eta AC CUP 2026k partaidetza-errekorra hautsi du berriz ere, eta nazioarteko oinarri-futboleko txapelketa handietako bat bihurtu da. Parte hartzen duten neska-mutil guztiek Lezaman lehiatu ahal izango dira, eta San Mamesen jokatuko diren finaletara iristen saiatu. Horrez gain, Katedralak tokiko klubentzako taldekako faseko futbol 7ko partidak ere hartuko ditu, txikienentzako esperientzia paregabea.
Egoitza bakoitzaren egutegia, emaitzak, sailkapenak, estatistikak eta informazioa zuzenean kontsultatu ahal izango dira AC CUPen aplikazio ofizialaren bitartez. Lehiaketako lehen astea ekainaren 2an, asteartean, hasiko da tokiko taldeentzat, eta hurrengo egunetan gainerako parte-hartzaileei ere zabalduko zaie: ekainaren 5ean (ostirala) inaugurazio-festa egingo da San Mamesen, eta 7an (igandea) finalak. Bigarren astea ekainaren 9tik 14ra izango da kadete- eta gazte-mailetan, eta ekainaren 14an itxiko da Lezaman.
Ez geratu AC CUP 2026rako sarrerarik gabe!

