San Mameseko Athleticen denda ofiziala itxita egongo da errugbi finalak direla eta

San Mameseko Athleticen denda ofiziala itxita egongo da errugbi finalak direla eta

Klubaren gainontzeko denda ofizialek ohiko ordutegian zabalik jarraituko dute. Mazarredoko dendak, gainera, larunbatean zein igandean irekiko ditu ateak, Bilbon kirol giro aparta izango den asteburuan

Athleticen San Mameseko denda ofiziala itxita egongo da gaur ostirala eta bihar larunbata, Challenge Cupeko eta Champions Cupeko errugbi finalen araudia dela eta.

Klubaren gainontzeko denda ofizialek -Mazarredo, Rekalde eta Max Center- ohiko ordutegian zabalik jarraituko dute. Mazarredoko dendak, gainera, larunbatean zein igandean irekiko ditu ateak, athleticzaleei eta bisitariei arreta eskaintzeko Bilbon kirol giro aparta izango duen asteburuan.