
"Klub hau berezia da, beste zale bat izateko unea da"
"Klub hau berezia da, beste zale bat izateko unea da"
Ernesto Valverde azken aldiz agertu da hedabideen aurreran Athletic Clubeko entrenatzaile gisa, lehoiek Bernabeun galdu ostean
"Asko eskertzen dut maitasun guztia. Denborarekin Athleticen egon zaren denbora guztia eta lorpenak begiratzen hasten zara. Distantziak perspektiba handiagoa ematen dizu. Oso hunkituta nago, nahiz eta galdu gaurkoan. Bukatzeko eta alde egiteko unea dela uste dudalako eta Athleticeko zale bat gehiago izateko unea delako". Oso hunkituta. Horrela agertu zen Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaile gisa eman duen azken prentsaurrekoan, Bernabeun lehoiek galdu ostean. Beti aurkari handi baten aurkako partida zaila: "Neurketak ez du erritmo handirik izan egiten zuen beroagatik. Irabazi nahi genuen eta ez gaude pozik hemen punturik ez dugulako lortu, aurkariaren potentziala aitortuz. Gure Liga ez da ona izan".
Denboraldi oso irregularraren amaiera. Beste etapa bat bidean entrenatzaile berriarekin. Valverdek onena espero du iristear dagoenarekin: "Agurra zirraragarria izan da. Aurten dezente sufritu dugu eta gure denboraldia ez da espero genuena izan. Espero dut entrenatzaile berriak zorte handia izatea. Klub hau berezia da eta iristen denean konturatuko da".
Erlazionatutako partidak
Real Madrid - Athletic Club


