
Bajak Bilbao Athletic eta Basconia taldeetan
Bajak Bilbao Athletic eta Basconia taldeetan
Bigarren taldeko Bujan, De Luis, Irurita, Gamen eta Aldai jokalariek ez dute klubean jarraituko
Endika Bujan, Jon de Luis, Xabier Irurita, Eric Gamen eta Iker Aldai, bigarren taldeko jokalariek, ez dute Athletic Club-en jarraituko.
Bujanek Girona FC taldearen aurka egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bi denboraldi eman ditu Bilbao Athleticen, 47 partida jokatu ostean. Jon de Luisek hiru denboraldi eman ditu bigarren taldean 85 partida jokatuz. Xabi Iruritak bi denboraldi burutu ditu (48 neurketa). Eric Gamen jubeniletan iritsi zen Lezamara, 4 partida jokatu ditu eta Iker Aldaik, SD Eibar taldetik utzita zetorren jokalariak, 28 partida jokatu ditu klubean egon den denboraldi bakarrean.
Jubenil mailan sartu zen Oier Gastesik (Arenas Club) etaiaz iritsi zen (8 partida) Javier Elías (SD Amorebieta) jokalariek ere taldea utzi dute.
Era berean, baja izango dira Gaizka Alboniga-Menor, Basconiako erdilaria, gazte mailan iritsi zen David Osipov atzelaria eta Iker Galindo atezaina, aurten bigarren taldearen dinamikan egon den jokalaria.
Bestalde, utzita egon diren Ander Fernández (SD Logroñés) eta Unai Garcés (SD Leioa) ere bertan behera geratu dira.
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie guztiei erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta onena opa die bere etorkizun pertsonal eta kirol ibilbidean.
