Gizonezkoen lehen taldeko talde teknikoaren berregituraketa

Gizonezkoen lehen taldeko talde teknikoaren berregituraketa

Jon Aspiazuk, Luis Prietok eta Alberto Iglesiasek ez dute Athletic Cluben jarraituko

Athletic Clubek gizonezkoen lehen taldearen talde teknikoa berregituratzeari ekin dio, Ernesto Valverde atera eta Edin Terzic iritsi ondoren.

Jon Aspiazuk, Valverderekin Athleticen hamar denboraldiz bigarren entrenatzailea izan denak, Luis Prietok, denboraldi honetako prestatzaile fisikoak, eta Alberto Iglesiasek, laguntzaile teknikoak eta analistak, ez dute talde zuri-gorrian jarraituko. 

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie guztiei urte hauetan guztietan erakutsitako konpromiso eta arduragatik, eta onena opa die bere etorkizun pertsonal eta kirolean.