Adriana Nanclares, Espainiako selekzioaren zerrendan

Adriana Nanclares, Espainiako selekzioaren zerrendan

Sonia Bermudezek atezaina deitu du Ingalaterra eta Islandiaren aurka jokatuko dituzten 2027ko Munduko Koparako sailkatze partidetarako

Adriana Nanclares Sonia Bermudezek zuzentzen duen Espainiako selekzio absolutuaren deialdian sartu da. Hautatzailearen teknikari laguntzailea Iraia Iturregi da, jokalari eta entrenatzaile ohi mitikoa.

Gauzak horrela, 2027ko Emakumezkoen Munduko Koparako sailkatzeko lau neurketen ondoren, berriro kontzentratuko dira azken bi partidei aurre egiteko.

Lehenengoa ekainaren 5ean jokatuko da, 21:00etan, Son Moix zelaian, Ingalaterrako selekzioaren aurka. Ondoren, ekainaren 9an, 21:00etan, Islandiako taldearen aurka jokatuko dute Reikiaviken.