
Emakumezkoena |
Ane Elexpururen eta Sara Ortegaren mediku-txostena
Ane Elexpururen eta Sara Ortegaren mediku-txostena
Bi jokalariek min hartu zuten asteartean Las Gaunasen Dux Logroñoren aurka jokatutako partidan
29. jardunaldiko neurketak, azkena etxetik kanpo, hiru puntuez gain, bi lesio ekarri zituen talde zuri-gorrian. Sara Ortegaren lekua Leire Bañosek hartu zuen DUX Logroñoren aurkako neurketaren atsedenaldian eta Ane Elexpuruk ezin izan zuen partida bukatu. Biek ezin izango dute igande honetan (16:00etan) Alhama CFren aurka jokatuko duten neurketan parte hartu.
Sara Ortega: kolpea eskuineko belaunean, kanpoko konpartimentuaren hanturarekin. Bilakaeraren zain.
Ane Elexpuru: zaintiratu arin-moderatua akromioklabikularra, tratamendu kontserbatzailearekin. Bilakaeraren zain.
Erlazionatutako jokalariak


