Musika, literatura eta futbola Katedralean

Musika, literatura eta futbola Katedralean

Carolina Durante taldeko abeslari Diego Ibañezek eta Javier Aznar idazleak ‘Letrak eta Futbola’ jaialdiko hirugarren jardunaldiaren protagonismoa hartu zuten. Gaur, Irvine Welsh handiaren (Trainspotting) eta Amets Arzallusen txanda izango da

‘Letrak eta Futbola’, Athletic Club Fundazioak antolatutako kultur jaialdiak, musikaren, literaturaren eta futbolaren arteko elkarrizketak markatutako beste saio bat bizi izan zuen atzo. Horretarako, lehen mailako bi solaskide izan zituen.

Musikaren mundua ordezkatuz, Diego Ibañez izan zen bertan, Madrilgo indie rock talde den Carolina Duranteko abeslaria. Literaturaren aldetik, berriz, Javier Aznar idazle eta kazetari polifazetikoa.

Hasieratik, Javier Aznarrek hartu zuen elkarrizketaren gidaritza, “Hotel Jorge Juan” podcasteko aurkezle gisa duen esperientziari esker; bertan kulturaren eta artearen munduko hainbat pertsona elkarrizketatzen ditu.

Biak futbolzaleak eta Real Madrilen jarraitzaileak izan arren, ez zuten Athletic Clubekiko duten begikotasuna ezkutatu. “Katedrala ikaragarria da”, aitortu zuen abeslariak, eta Ernesto Valverderen figura goraipatu zuen Javier Aznarrek; gainera, bere urruneko senide bat, Roberto de Arteche, Athletic Clubeko presidente izan zela ere jakinarazi zuen.

Diego eta Javierren arteko konplizitatea — aspaldiko ezagunak baitira — nabarmena izan zen solasaldiak aurrera egin ahala. Javierrek “Carolina Durante”-ren kantuak errepasatu zituen, non, modu batean edo bestean, futbolak bere protagonismoa duen, bereziki, “Hanburgesak” hit -a eta “El himno títular”, tilde etilikoarekin i-an.

Biek ere lotsarik gabe aldarrikatu zuten futbolzale izatea, zaletasun hori orbain bat balitz bezala ezkutatzen duten artista eta intelektualengandik urrunduz.

Azken batean, solasaldi oso atsegina eta interesgarria izan zen: naturala, espontaneoa, anekdotaz, bitxikeriaz eta txantxaz betea, eta, nola ez, erritmo handikoa.

Hitzordura bertaratu ziren, halaber, Josetxu Urrutia batzordekidea; Begoña Ortuondo eta Jon Recacoechea, Fundazioko Patronatuaren aldetik; Johana Ruiz Olabuenaga, Athleticeko Gizarte Arlo Handiko arduraduna; eta Galder Reguera, jaialdiaren zuzendaria.

 

Gaur, 19:00etan, Irvine Welsh handia eta Amets Arzallus. Ingelesezko eta euskarazko aldibereko itzulpena izango da

Gaur iritsiko da “Letrak eta Futbola” jaialdiaren XVII. edizioko ekitaldi nagusia, Irvine Welsh idazle eskoziar ospetsuaren eta Amets Arzallus bertsolari eta idazlearen parte-hartzearekin. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte, eta sarbidea San Mameseko 14. atetik egingo da.

Irvine Welsh idazle, antzerkigile eta gidoilaria da, bere estilo gordina eta zuzena dela medio ezaguna; haren bidez Eskoziako langile klasearen hiri eta bazter giroko bizitza erretratatzen du. Bere “Trainspotting” (1993) lanak nazioarteko erreferente bihurtu zuen, eta Danny Boylek zinemara egokitu zuen 1996an.

Bestalde, Amets Arzallus bertsolaria, kazetaria eta idazlea da, eta 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna. Argia eta Euskadi Irratia hedabideekin kolaboratzen du, eta bertso-tradizioaren transmisioan eta sustapenean figura nabarmenetako bat da. Literaturaren arloan, Ibrahima Balde protagonista berarekin batera idatzitako “Miñan” liburuak mundu osoko hainbat belaunalditako irakurleak hunkitu ditu, tartean Frantzisko aita santu zenak ere.

Bien arteko solasaldia da 2026ko “Letrak eta Futbola” ekimenaren jardunaldirik esperoena.