Olatz Santanak Athletic Clubeko bere ibilbidea bukatu du

Olatz Santanak Athletic Clubeko bere ibilbidea bukatu du

Hernaniko atezaina joan den udan iritsi zen Lezamara

Olatz Santanak ekainaren 30ean amaituko du Athletic Clubeko bere aroa. Hernaniko atezaina iazko udan iritsi zen Lezamara, Realetik, eta guztira 5 neurketa jokatu ditu atepean denboraldi honetan.

Joan den urtarrilaren 13an egin zuen debuta, Adriana Nanclaresen ordez zelairatuz, Valdebebasen, norgehiagokak minutu gutxi zeramatzanean. Gipuzkoarra bikain aritu zen, geldiketa handiekin, eta, azkenean, Athleticek bere lehen garaipena lortu zuen Real Madrilen feudoan. Gainera, Santanak F Ligako beste bi partida gehiago jokatu zituen, baita Superkopakoa FC Bartzelonaren aurkakoa eta Kopako final-laurdenetakoa Atletico Madrilen aurka.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Olatzi denboraldi honetan erakutsitako konpromisoagatik eta egindako lanagatik, eta zorterik onena opa dio arlo pertsonal eta profesionalean.