Giro bikaina San Mamesen Athletic Clubek antolatutako Enpresen Txapelketan

Giro bikaina San Mamesen Athletic Clubek antolatutako Enpresen Txapelketan

Big Sound Projects izan da txapeldun 36 talde eta 460 jokalari bildu dituen hitzorduan

Joan den maiatzaren 30ean Enpresen Torneoaren hirugarren edizioa ospatu zen San Mamesen, zelaia kirolerako, elkarbizitzarako eta harreman profesionaletarako topagune bihurtuz. 

Enpresa ezberdinen 36 taldek eta 460 jokalarik parte hartu zuten txapelketan. Lehiaketa San Mameseko soropilean jarritako futbol 7ko hiru zelaitan garatu zen, arbitraje federatuarekin partida guztietan, baita eta jardunaldi osoan zehar hitzordua girotu zuen speakerrarekin. Gainera, emaitzak denbora errealean eguneratu ziren estadioko bideomarkagailuen bidez.

Lehen fasea 09:00etatik 18:00etara jokatu zen. 18 taldeko bi multzotan banatuta, parte-hartzaile bakoitzak 20 minutuko hiru partida jokatu zituen. Multzo bakoitzeko lehen lau sailkatuek lortu zuten azken faserako txartela.

18:30etik aurrera hasi ziren final-laurdenak, finalerdiak eta final handia, LEVANTE Y SUR DE PREVENCIÓN eta BIG SOUND PROJECTS taldeek jokatu zuten eta, partida oso lehiatu baten ondoren, BIG SOUND PROJECTS 3-1 nagusitu zen, txapelketako hirugarren edizioko txapeldun izendatuz. Manolo Delgadok banatu zituen garaikurrak eta dominak.

Txapelketaz haratago, egun osoan zehar bizi izandako giro bikaina nabarmendu zen. 800 lagun inguruk lagundu zieten taldeei harmailetatik, eta parte-hartzaileek San Mameseko VIP eremuan bazkaldu zuten. 

Eguneko anekdota bezala, UEFA Champions Leagueko finala zuzenean bizi ahal izan zen berdegunetik, bertan jarritako pantaila baten inguruan parte hartzaileak bilduz.