Athletic Club

Athletic Cluben aseguru-bitartekaritzarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuen kontratua esleitzeko lizitazioa

Athletic Cluben aseguru-bitartekaritzarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuen kontratua esleitzeko lizitazioa

Proposamenak 2026ko ekainaren 16ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira

Athletic Clubek aseguru-bitartekaritzarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuen kontratua esleitzeko izapideak hasi ditu.

Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek [email protected] helbide elektronikora jo dezakete kontratazio-oinarriak eskatzeko, eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 7 egun baliodun lehenago arte.

Era berean, eskaintzak aurkezteko epea baino 5 egun baliodun lehenago emandako dokumentazioari buruzko argibideak eskatu ahal izango dira helbide elektroniko berean.

Proposamenak 2026ko ekainaren 16ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, pleguetan deskribatutako moduan.