2026/27 denboraldiko Gazte Abonoaren zozketa

2026/27 denboraldiko Gazte Abonoaren zozketa

Prozesuaren oinarrietan argitaratutako lehentasun-irizpideak betez, 2250 Gazte Abono lortzeko zozketa Club Athleticeko jarraitzaileen artean bakarrik egingo da

2026/27 denboraldian Gazte Abonoa izateko izen-ematea ekainaren 4ko 14:00etan itxi da 14 eta 28 urte bitarteko 4555 gaztek izena emanda.

Horietatik, 3595 izen-emate Club Athleticeko kideei zegozkien. Joan den maiatzaren 26ko deialdian jakinarazi zen bezala, Club Athleticeko kide horiek lehentasuna dute zozketan. Hala ere, Club Athleticekoak ez diren pertsonekin talde berean izena eman duten Club Athleticeko kideek lehentasun hori galduko dute. Egoera horrek 23 pertsonari eragiten die, eta, ondorioz, lehentasuna duten izen-emateen kopurua 3572koa da.

Zenbaki hori (3572) eskuragarri dauden plaza guztien kopurua (2250) baino handiagoa denez, lehentasuna duten Club Athleticeko kideen 3572 eskaerak izango dira ekainaren 5ean, ostiralean, 12:00etan egingo den zozketan parte hartuko duten bakarrak. Lehentasun hori betetzen ez duten pertsona guztiek dagoeneko jaso dute jakinarazpen bat,  jakinaraziz ez dutela plazarik edukiko. 

*Plaza erabilgarrien guztizko kopurua iragarritako 2087etaik 2250etara igo da, bazkide gazteentzako kupoa bete ez delako.
Talde mistoen kasuan, jarraitzaileek eta ez jarraitzaileek osatutakoen kasuan, ezin izango dute zozketan parte hartu, Erosteko Oinarri Orokorretan jasotzen den bezala.

Club Athleticen baliozko inskripzio bakoitzari 1 eta 2250 arteko zenbaki bat esleitu zaio, izena emateko hurrenkeraren arabera. Zenbaki hori prozesuan izena emateko erabili zuten posta elektronikora bidaliko da.

Ostiraleko zozketa egin ondoren, parte-hartzaileek beste mezu elektroniko bat jasoko dute 2026/27 denboraldirako Gazte Abonoa bat jaso duten ala ez jakinarazteko eta prozesua amaitzeko hurrengo pausoei buruzko informazioa jasotzeko.