Athletic Academyrekin jokatzeko izena emateko epea zabalik dago

Athletic Academyrekin jokatzeko izena emateko epea zabalik dago

Klubak 2017an eta 2018an jaiotako jokalarientzako izen-ematea ireki du, datorren denboraldian Athletic Academyko taldeetan aritu nahi badute

Athletic Club Academyren sorrerak berrikuntza handia dakar 2026/27 denboraldiari begira: Athletic Academy lehen aldiz osatuko duten benjamin mailako bi taldeetako batean jokatzeko aukera.

Izen-ematea gaurtik hasi eta ekainaren 22ra arte arte egongo da zabalik, baina horrek ez du taldeetan plaza lortzea bermatzen. Epea amaitutakoan, izena eman duten pertsonak Lezaman egingo den hautaketa-saio batera deituko dira, eta ondoren talde teknikoak behin betiko onarpenak jakinaraziko ditu.


ATHLETIC ACADEMY TALDEETAN IZENA EMATEA


Formakuntza-eredu propioa, Athletic ADNarekin

Taldeak Athletic Club Academyk berak diseinatu eta kudeatuko ditu osorik, eta Klubeko entrenatzaileak izango dituzte, formakuntza koherentea, jarraitua eta metodologia zuri-gorriarekin lerrokatua bermatuz.

Talde horiek ez dira Athletic Cluben harrobiko parte, Fundazioarenak baizik; hala ere, esentzia bera partekatzen dute: futbola ulertzeko modu komuna, exijentzia, garapen progresiboa eta futbolari bakoitzaren hazkunde pertsonal eta kirolean oinarri dituena, goi-mailako formakuntza-ingurune batean.

Ekipamendua

Matrikulak Athletic Academyren ekipamendu ofizial osoa barne hartzen du:

  • Athletic Academyren jokorako bi ekipamendu ofizial: etxean jokatzeko ekipamendu osoa eta kanpoan jokatzeko ekipamendu osoa.
  • Athletic Academyren entrenamendurako arropa ofiziala: kirol-jertsea, mahuka motzeko bi kamiseta, praka motzak, galtzerdiak, euri-jantzia eta motxila.
  • Txandala eta parka.


Garraio-zerbitzua eskuragarri

Garraio-zerbitzuaren helburua joan-etorriak erraztea eta familiei Athletic Academyren aste barruko entrenamenduetara bertaratzeko antolaketan laguntzea da.

Garraio-zerbitzua honako geltoki hauetan egongo da eskuragarri, Lezamarekin lotuta:

  • Eskuinaldea (Berango, Algorta, Areeta, Leioa eta Erandion geltokiak)
  • Ezkerraldea (Trapagaran, Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo eta Gurutzetan geltokiak)
  • Bilbo (La Peña, Miribilla, Autonomia, San Inazio, Deustu eta Santutxun geltokiak)
  • Durangaldea (Zaldibar, Elorrio, Durango eta Amorebietan geltokiak)
  • Nerbioi (Basauri, Ariz, Etxebarri, Galdakao eta Usansolon geltokiak)


*Garraio-zerbitzu batek gutxienez 20 plaza lortzen ez baditu, Athletic Club Academyk zerbitzua bertan behera utzi ahal izango du, eta erabiltzaileari zerbitzu horrengatik ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

 

ATHLETIC ACADEMY TALDEETAN IZENA EMATEA