
Emakumezkoen harrobiko taldeetako bajak
Emakumezkoen harrobiko taldeetako bajak
Jarraian, hurrengo denboraldiari begira Emakumezkoak B eta C taldeetan baja izan diren jokalariak zehazten dira
Emakumezko B taldeko jokalariak, denboraldi honetan 1 RFEF mailara igotzea lortu dutenak, eta taldean jarraituko ez dutenak honako hauek dira: Claudia Fernandez (Alavesen utzita), Leire Egia, Mara Gandiaga, Nagore Lekue, Haizea Arechavala, Nora Linazasoro, Malen Olañeta eta Naroa Flores (biak Bizkerre FT taldean utzita).
Emakumezkoen C taldean, berriz, baja dira: Victoria Ciecierska, Malen Txopitea (CD Elorrion utzita), Paula Ponga eta Aitana Luis (azken biak Bilbao Artizarrak taldean utzita).
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie guztiei erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta onena opa die etorkizunean.
