Athletic Clubek eta Javi Lergak amaiera eman diote elkarlanari

Athletic Clubek eta Javi Lergak amaiera eman diote elkarlanari

Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailearen lotura amaitu da; haren kontratua ekainaren 30ean bukatzen zen

Athletic Clubek eta Javi Lerga emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak amaiera eman diote elkarlanari, zuzendaritza teknikoan denboraldi bat egon ondoren. Nafarroako teknikariak eta Klubak bere ibilbideari amaiera ematea adostu dute. Denboraldi honetan taldearen gaztetze-prozesuak aurrera egin du, eta taldeak zazpigarren postuan amaitu du Liga F txapelketa.

Tafallako prestatzaileak, Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin Europako txapeldun izan ondoren iritsi zenak, Athletic zuzendu du 33 partidatan, hiru lehiaketetan banatuta.

Bere aginduetara, honako harrobiko jokalariek egin dute debuta lehen taldean: Eider Aranak (20 partida, bi urtez SD Eibarren utzita egon ondoren), Elene Gurtubayk (21), Nerea Benitok (10), Oihana Agirregomezkortak (4), Ane Bordagarayk (1) eta Irati Alfarok (1).

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Javi Lergari denboraldi honetan erakutsitako profesionaltasunagatik, eguneroko ahaleginagatik eta erakundearekiko konpromisoagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.