Athletic Clubeko 2026/27 bigarren ekipazio berria

Athletic Clubeko 2026/27 bigarren ekipazio berria

Castorek sortutako janzkera dagoeneko eskuragarri dago denda ofizialetan

Athletic Clubek, Castoreren eskutik, 2026/27 denboraldirako bere bigarren kamiseta aurkeztu du: 'Abiapuntua'. Ekipazio berria, elastiko beltza eta fraka zein galtzerdi gorriekin, eskuragarri dago jada Klubeko denda fisikoetan eta online dendetan. 
 

 
Jantzi honen bitartez, Klubak bere jokalarien hastapenak gogora ekarri nahi ditu, futbolean jokatzen hasi ziren espazioei gorazarre egiten. Ez dira leku soilak, belaunaldiak batzen dituzten sentimenduak baizik. Kale, patio, kantxa edo hondartzetan emandako lehen urratsetatik abiatuta fokuen azpiko gau garrantzitsuenetaraino: kamiseta janzteaz gain, bizi egiten dutenentzat, dena bertan hasten delako.

Gurasoengandik seme-alabengana, iraganetik orainaldira, belaunaldiz belaunaldi atxikipen sentimendu berak irauten du. Harrotasunetik sortua, identitateak bultzatua: lasterketa, sarrera, jaurtiketa eta oroitzapen bakoitzak dena hasten den lekuetara eramaten zaituelako.

26/27 denboraldirako Athletic Club Away ekipazioa salgai dago jada.

 

EROSI BIGARREN EKIPAZIOA