“Athletic Fundazioa SZ” proiektu berria, BBK eta Haszten-ekin batera

“Athletic Fundazioa SZ” proiektu berria, BBK eta Haszten-ekin batera

Gurpil-aulki elektrikoen erabiltzaileei zuzendutako kirol egokituaren proiektu aitzindaria da

BBK Aretoak asteazken honetan, ekainaren 10ean, Bizkaiko lehenengo Powerchair Football taldearen aurkezpen ofiziala hartu du. Kirol egokituko proiektu aitzindari hau Haszten Elkarteak sustatu du, BBKren eta Athletic Club Fundazioaren laguntzarekin.

Ekitaldiaren bidez, gurpil-aulki elektrikoa erabiltzen duten zazpi gazteren eskutik sortu den proiektu berritzailea ezagutarazi da. Duela hilabete gutxi arte, gazte horiek ezinezkotzat jotzen zuten futbolean modu egokituan aritu ahal izatea.

Proiektuaren helburua da desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea, kirol egokituaren bidez.

Powerchair Football gurpil-aulki elektrikoen erabiltzaileentzat bereziki diseinatutako kirol-modalitatea da, lehiaketa, talde-lana eta garapen pertsonala uztartzen dituena. Kirol arlotik harago, “Athletic Fundazioa SZ” ekimenak gizarte-eraldaketarako tresna bihurtu nahi du, desgaitasuna duten pertsonen gaitasunak ikusgarri eginez eta parte-hartze zein inklusiorako aukera berriak sortuz

Aurkezpen ekitaldian Jon Ruigomez, Athletic Clubeko presidenteordea, eta Johana Ruiz Olabuenaga, Klubeko Gizarte Arlo Nagusiko arduraduna, izan dira, Bizkaian aitzindaria den ekimen honen helburuak, erronkak eta gizartean izango duen eragina partekatuz.