
Castellóko peñek harrobiari babesa ematen diote
Castellóko peñek harrobiari babesa ematen diote
Athleticeko kimuen taldeak Vila Real, La Vall eta Orelluts peñen bisita jaso zuen, LaLigaFC Futures txapelketan
Ekaineko lehen aste honetan LaLiga FC Futures Txapelketaren edizio berri bat antolatu da, 12 urtetik beherako jokalariez osatutako Lehen Mailako 20 klub biltzen dituen denboraldi amaierako ohiko lehiaketa. Aurten, Villarreal CF taldeak eta bere entrenamendu-guneak hartu dute ekitaldia.
Zelaian, futbolak ez zien Athletic Clubeko jokalari gazteei mesede egin. Baina txapelketako lau egunetan lortutako esperientziak merezi izan zuen. Vila Realeko Peña, Peña La Vall eta Peña Orelluts-eko zaleei esker, Castellóko bisita askoz emankorragoa izan zen.
Zaleek gazteei lagundu zieten zelaian zein zelaitik kanpo. Partidetan animoak eman zituzten eta, ondoren, jokalariekin eta entrenatzaile-taldearekin denbora pasatzeko aukera izan zuten. Solasteko, argazkiak ateratzeko eta etorkizuneko futbolari batzuei oroigarriak emateko tartea egon zen, eta hauek ere zaleei erakutsi ahal izan zieten Athleticen oso txikitatik lantzen hasten dela sentimendu, borroka eta balioen defentsa.
