Athleticek Jose Angel Ortegaren (Kali) oroimenezko lehen ekitaldian parte hartuko du

Athleticek Jose Angel Ortegaren (Kali) oroimenezko lehen ekitaldian parte hartuko du

Athletic Club Gobelara (Getxo) joango da larunbat honetan klub getxoztarran 30 urtez utillero izan zenaren omenez antolatuko den triangularrean parte hartzeko

Athletic Club Gobelara (Getxo) joango da larunbat honetan Jose Angel Ortega "Kali"-ren omenez antolatu den triangularrean, iaz 30 urtez Getxoko taldean material arduraduna izan ondoren hil zena. Partidak Arenas, Racing Club eta Athleticen artekoak izango dira eta 18:00etan hasiko dira, aldez aurreko lore eskaintzarekin.

Rafa Dehesak honako jokalariak deitu ditu: Asier Abad, Dani de Palos, Luis Fernando, Anton Olondo, Aitor Ramos, Raul García, Jonan García, Gorka Soria, Xabi Ceballos, Goio Soria, Lauri Soriano, David de Paula, Eneko Bóveda, Ander Lafuente, Borja Basagoiti, Jonan Izarra, Mikel Amezaga, Urko Vera, Ibon Gutierrez, Mario Sánchez eta Roberto Urizar.