
Lehen taldea |
2026/27ko entrenamendu bilduma berria
2026/27ko entrenamendu bilduma berria
Dagoeneko salgai dago online eta denda fisikoetan datorren denboraldirako entrenamendu arropa berria
Athletic Clubek, Castorerekin batera, 2026/27 denboraldirako entrenamendu bilduma berria aurkeztu du ostiral honetan.
Janzkera, berde lima kolorekoa, dagoeneko eskuragarri dago Klubeko denda ofizialetan eta online dendan.
Lehoiek uztailaren 6an estreinatuko dute arropa tekniko berria, Edin Terzicen aginduetara, udako etenaldiaren ondoren lanera itzulita.
Kamisetak, gainera, armarria eta Castoreren logoa ditu urdinean, eta bi oihal-zerrenda daramatza sorbalda parean, lehen ekipamenduaren estiloari jarraituz. Entrenamendurako galtzak urdinak dira, eta xehetasunak zuriz ditu.
