Emakumezkoen lehen taldean 2025/26 denboraldian debutatutako jokalariak

Emakumezkoen lehen taldean 2025/26 denboraldian debutatutako jokalariak

Zortzi jokalarik izan zuten lehen taldeko elastiko zuri-gorriarekin estreinatzeko aukera: Santana, Campos, Eider, Gurutubay, Nerea Benito, Oihana, Alfaro eta Bordagaray

Athletic Cluben debuta egitea ez dago jokalari askoren esku, baina aurten zortzik kamiseta zuri-gorriarekin lehen aldiz janzteko eta Athletic Cluben historian sartzeko ohorea izan dute.

Javi Lergaren aginduetara debutatu zuten lehenak Ane Campos, udan SD Eibar taldetik fitxatutako jokalaria, eta Oihana Agirregomezkorta, denboraldiaurrean golegile gisa nabarmendu zen harrobiko jokalaria, izan ziren.

Ondoren, Nerea Benito eta Elene Gurtubay Emakumezkoena B taldeko beste bi jokalarik, denboraldi osoan zehar lehen eta bigarren taldeen artean entrenamenduak osatu zutenak, lehen minutuak batu zituzten. Ikasturteak aurrera egin ahala, hasierako hamaikakoan protagonismoa hartzen joan ziren bi jokalariak.

Nanclaresen lesioen aurrean, Olatz Santanak, udan Realetik libre iritsi zen atezainak, aurrerapausoa eman behar izan zuen atean eta lan bikaina egin zuen Valdebebasen Real Madriden aurka lortutako garaipen historikoan.

Azkenik, Irati Alfarok eta Ane Bordagarayk, Emakumezkoena B taldeko bi erreferenteek, debuta egin zuten RCD Espanyolen aurkako neurketan, Lezaman, etxeko jendearen begiradaren aurrean lehen minutuak batzeko ametsa betez.